XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

10. gaia

Estatika

Puntuaren eta partikula-sistemen dinamika aztertzean, indarren eta higidura-aldaketen arteko erlazioak aipatu ditugu.

Orain dinamikaren kasu berezi bat, mugako kasu bat aztertuko dugu: higidurarik ez dagoenekoa.

Azterketa hau Estatika izeneko atalean egiten da.

Hori da, hain zuzen ere, Estatika: gorputzen pausagunea aztertzen duen Mekanikaren atala.

Gai honetan ikusiko dugunez, Estatikaren muina, indar-sistemaren orekan datza, bai partikularen kasuan eta bai solido zurrunaren kasuan.

Dena den, higidura kontzeptu erlatiboa dela dakigunez, erlatibotasun hau kontutan eduki beharko dugu.

Gainera, Newton-en printzipioak inertzi sistemekiko emanak direnez, kontutan eduki beharko da hau, inertziakoak ez diren sistemak erabiltzean.

Kasu honetan, 5. gaian ikusi genuen sistema ez-inertzialen dinamikan (5.9. atala) finkatuko gara, noski, indarrak zehazterakoan.

10.1. PUNTU MATERIAL BATEN OREKA-BALDINTZAK

Bi pausotan aztertuko dugu arazo hau: Lehenik, erreferentzi gisa sistema inertzial bat hartuz, eta gero, sistema ez-inertziala kontsideratuz.

10.1.1. Sistema inertziala

Partikula puntualari Newton-en legeak aplikatzen zaizkio.

Orekan, da eta, beraz, indarrek bete behar duten baldintza hauxe da:

Partikula puntual baten gainean eragiten ari direnez, indarrak konkurrenteak dira, konkurrentzi puntua partikula bera izanik.

Beraz, puntu horrekiko:

Baina baldintza hau ez dugu erabiliko partikularen kasuan, beti eta halabeharrez bete behar bait da.

Honelatan, ba, indar erresultantearen baldintza, (10-1), baino ez dugu.